ETAren azken gutuna Lizarra-Garaziko taldeei
Agur t''erdi,
Aurreko komunikazio idatzian genion bezala, Gobernu espainiar eta Euskadi Ta Askatasuna era- kundearen arteko harremanen berri zehatza eman nahi dizuegu. Hartara, izan berri dugun kontaktu zuzen baten informazioa helarazten dizuegu hurrengo lerroetan.
Dakizuenez, Gobernu espainiarrak kontaktu zuzen bat egiteko proposamena luzatu zion ETAri, eta ezagun duzuen idatzizko komunikazio batzuen ondoren, ezinbesteko baldintzak bete zirelarik, aipatutako enkontru zuzena burutu da.
Euskadi Ta Askatasunaren aldetik, bilkura horren zioa eta planteamendua honoko hau izan da: batetik, Gobernu espainiarrari galdetzea ea Euskal Herrian abiatu den prozesu politikoa errespetatu eta demokratikoki jokatzeko borondaterik duen, ETA erakundearen asmoa horixe baita, prozesu hori babestea eta prozesu horrekiko errespetua lortzea. Bestetik, 1995eko apiri- lean ezagutzera eman genuen bake-proposamena zuzenean helaraztea.
Gobernu espainiarraren aldetik, prozesu horren nondik norakoak jakiteko interesa azaldu dute, baina ez dute inongo bermerik eman prozesu horrekiko izango duten jokabi- deaz. Areago, «Gobernu espainiarra eta Estatuaren arteko bereiztasuna» azpimarratu dute, edozein aldaketa politikorako aukera beren eskuetan ez dagoela gaineratuz. Galdetu zaienean ea Gobernu espainiarra prest dagoen prozesu hori eta bere emaitzak errespetatzeko, hau da, Euskal Herriaren hitza onartzeko prest dagoen, argiki azaldu dute «Espainiak ezin duela onartu bere zati baten banaketa edota banatzeko aukera».
Bilkura horren ondorio gisa, koiunturaren gainetik izanen den komunikazio bide bat irekitzea onartua izan da. Eta bigarren enkontru baterako aukera ere zabalik utzi dute bi aldeek. Azkenik, kontaktu hau publiko egitea erabaki da.
Gure aldetik, hartutako konpromisoari atxikiz lehendabizi horren berri zuei ematea deliberatu dugu. Izan ere Espainiarekiko elkarrizketa eta negoziazio prozesu integral batean Lizarra-Garaziko hitzarmenaren sinatzai- leek parte hartze zuzena eta garrantzitsua behar dutelakoan gaude. Hilabeteotako ibilbidean adierazi dizuegun bezala, nolabaiteko leialtasun gunea eraiki behar dugula uste dugu.
Hori horrela izanik, ezinbestekoa iruditzen zaigu diskrezio handiz aritzea. Jokoan dagoena Euskal Herriaren etorkizuna bera baita. Eta zentzu horretan guztiz deitoragarria iruditzen zaigu ETAk eskaini dizuen informazioaren filtrazioa eta informazio batzuen erabilpena. Guzti horrek biziki zailtzen baitu horrelako prozesu baten garapena eta denon artean lortu beharko genukeen konfiantza. Filtrazio horren iturburua moztu eta aurrerantzean horrelakorik errepika ez dadin beharrezko neurriak hartzeko eskatzen dizuegu.
Besterik gabe, eta jakina duzuenez iritzi-trukaketarako erabat zabalik gaituzuelarik agurtzen zaituztegu.
1999ko maiatza
![]() |